Bi pertsona zendu dira N-121-A errepidean, Ostitz herrian, gaur arratsaldean. Bi autok elkar jo dute aurrez, 18:00ak aldera. Beste hiru pertsona zauritu dira eta ospitalgunera eraman dituzte. Foruzaingoak errepidea moztu du bi norabideetan, eta trafikoa beste errepide batera berbideratu du. Twitter bidez jakinarazi dutenez, istripuaren kausa eta dinamika ikertzen ari dira.