Bigarren Euskaraldiaren aurkezpen festa eginen dute bihar Iruñean

Euskalerria Irratia 2019ko aza. 22a, 13:45

Lehen Euskaraldiaren aurkezpen festa
  • Elkarrizketak, pintxoak eta musika izanen dira Zentral Kafe Antzokian, 11:00etatik aurrera  
  • Ibil Bedi, Petti eta Demode Quartet-en musika zuzenean gozatu ahal izanen da.

Ekitaldia Euskalerria Irratiko Reyes Ilintxetak eta Juan Kruz Lakastak aurkeztuko dute, eta irrati ikuskizun baten moduan garatuko dute. Elkarrizketatuen artean izanen dira Euskaltzaleen Topaguneko Nafarroako koordinatzaile Oskar Zapata, Topaguneko Euskal Herriko presidente Kike Amonarriz, Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollo eta Euskarabideko zuzendari kudeatzaile Mikel Arregi. Bigarren Euskaraldia 2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra eginen dute, eta dagoeneko leloa ezagutzera eman dute: “Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan”.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!