A-15 autobidea itxita dago Tebasen, kamioi baten istripuagatik

Euskalerria Irratia 2019ko aza. 22a, 13:10

Gaurko haize gogorrak eragin du istripua. Bi atoi zituen kamioi bat irauli egin da Karraskal inguruan. Iruñerako noranzkoan erreia moztuta dago. Suhiltzaileak ibilgailua errepidetik kentzeko lanean ari dira, eta Foruzaingoa, berriz, zirkulazioa berbideratzen.

Haize bolada gogorrak izaten ari dira zonaldean, 75/80 kilometro orduko haizeteak erregistratu direlarik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!