Nafarroako Gobernuak etxebizitza babestuen gehienezko errenta mantendu du

Euskalerria Irratia 2019ko aza. 21a, 17:47

Alokairu babestuaren prezioa % 0,1 baino ez da haziko 2020an, eta, horrela, duela hamar urte zeuden balioen antzekoak edo txikiagoak izango dira.

Nafarroako Gobernuak etxebizitza babestuen alokairuen gehieneko prezioari eutsi dio, babes gabeko alokairuan izaten ari den goranzko joerak eraginik izan ez dezan. Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuak onartu berri ditu 2020. urterako etxebizitza babestuen alokairurako gehieneko errentak, eta horiek %0,1 baino ez dira haziko.

Onartutako % 0,1eko igoera 2016ko oinarrizko KPI orokorraren baliokidea da, 2019ko urrikoa, INEk berriki argitaratua. Hilean 50 zentimo inguru igotzen da batez beste. Nafarroan KPI orokorraren urteko aldakuntza-tasa zertxobait altuagoa izan zen -%0,5-, nahiz eta balio nazionala hartu. Azken bi urteetako igoerak %1,6 eta %2,3 izan ziren, hurrenez hurren.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!