Dendako apalak kolorez bete dituzte eta orain euskaltzaleen zain dira. Irudi koloretsua proposatzen du aurtengo Nafarroa Oinezek, aniztasunaren isla. Txori ezberdinak hegan. Kamisetak, jertseak eta era guztiko materiala prest dago jadanik Oinez denda berrian. Arratsaldeko 17:00etan zabalduko ditu ateak. Aurki, Lizarraz gain, Nafarroa osoan ere 2020ko ikastolen festaren materiala erosi ahalko da. Olentzerori eskatzeko ere, opari ederra da.