Protesta eguna Nafarroako bidaiarien garraioan. Lanuzteok ez diete eraginen villavesei. Sindikatuek elkarretaratzeak eginen dituzte goizeko hamarretan Iruñeko zein Tuterako autobus geltokietan. Sindikatuon arabera, 2008an krisiak eztanda egin zuelarik, gidariek eskuzabal jokatu zuten lan hitzarmen berria sinatzeko tenorean, bereziki malgutasunari dagokionez. Eta orain hitzarmen horren aurreko egoerarar itzuli nahi dute, bereziki malgutasunaren alorrean.