'Leihotikan' eta 'Nizuri Tazuneri' izanen dira Berri Txarrakekin taula gainean agur kontzertuetan

Euskalerria Irratia 2019ko azaroaren 19a

Ostiral eta larunbateko kontzertu erraldoiekin esanen du agur Lekunberriko hirukoteak. Taula gainean, beren emanaldiaren aurretik Nizuri Tazuneri eta Leihotikan taldeak arituko dira giroa berotzen.

Ostiraleko kontzertuan Nizuri Tazuneri, trap-elektronika taldea arituko da. 21:00etan hasiko da Donostiakoen emanaldia eta eskenatokian Musika ala hil, beren lanaren kantak eskeiniko dituzte. Larunbatean aldiz, Leihotikan Iruñeko punk-rock musikaren erreferenteetako bat izanen dira taula gainean. Berri Txarraken ibilbidearen hasieran, garrantzi handiko taldea izan zen Leihotikan eta beren agur kontzertuan aritzeko aukera izanen dute. Bi kontzertuak amaituta, 22:30ean hasiko da Lekunberrikoen emanaldia.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!