Volkwagen Nafarroak 306.645 auto fabrikatuko ditu 2020an, aurten baino 14.000 gutxiago

Euskalerria Irratia 2019ko aza. 19a, 10:56

Produkzioaren beherakada horren ondorioz, 200 behin-behineko langile kaleratuko dituzte urtarrilean

Batetik, ziurgabetasun ekonomikoak merkatua hoztu du, eta auto gutxiago saltzen dira; bestetik, Landabengo lantegia hirugarren modelora egokitzen ari da, eta hori dela kausa produkzioan zenbait etenaldi izanen dira. Bi arrazoi horiek argudiatu ditu Alemaniako zuzendaritzak Volkswagen Nafarroari aurten baino 14.000 gutxiago asignatzeko aurten baino.

2020an Landabenen fabrikatuko dituzten 306.000 auto horietatik 180.000 T-Cross modelokoak izanen dira, eta gainontzekoak Polo-koak. Enpresak 145 milioi inbertituko ditu landabenen, hirugarren modeloa fabrikatu ahal izateko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!