Apustu etxeen aurkako elkarretaratzea eta mahai-ingurua, Sanduzelain

Euskalerria Irratia 2019ko aza. 19a, 10:38
Apustu etxeen aurkako elkarretaratzea, Sanduzelain

Apustu Etxeak Sanduzelaitik at! kolektiboak bi jarduera antolatu ditu ostegunerako (azaraok 21): elkarretaratze bat eta gai korapilatsu honen inguruko mahai-inguru bat.

Elkarretaratzea 18: 30ean eginen dute Sanduzelai hiribideko apustu etxearen aurrean, Apustu etxeei ez! lelopean.

Jarraian, 19: 30ean hain justu, Sanduzelaiko civivoxean apustu etxeen inguruko mahai-ingurua eginen dute. Igor Meltxor idazle, ikerlari eta analista politikoak jokoaren negozioaren gibelean nor dagoen azalduko du. Aralar ludopatiaren biktimen elkarteko kide bat adikzioaz eta haren ondorioez mintzatuko da; eta Judimendiko Gazte Asanbladako kide batek dauden esperientziak aztertuko ditu. Martxelo Diaz kazetariak zuzenduko du solasaldia.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!