Osasuna Klub Atletikoa akordio batera heldu da Jagoba Arrasaterekin 2022ko ekainaren 30era arte bere lehen taldeko entrenatzailea izan dadin. Modu honetan, entitate gorritxoak bere kirol proiektua finkatu du, proiektuko gizonik garrantzitsuenetako bat beste bi urtez luzatuz. Osasunako bigarren entrenatzaileak, Bittor Alkizak, eta prestatzaile fisikoak, Sergi Perezek, luzapen berdina izango dute klubarekin duten harremanean. Bihar, Jagoba Arrasatek prentsaurreko bat eskainiko du El Sadarren. Luis Sabalza Osasunako lehendakariak eta bere kirol zuzendariak, Braulio Vazquezek, bertan lagunduko dute.
Jagoba Arrasate Elustondo (1978ko apirilaren 2a; Berriatua, Bizkaia) 2018ko ekainaren 20tik da Osasuna Klub Atletikoko entrenatzailea. 516 egun karguan egon ondoren, taldea Lehen Mailara itzultzea, Bigarren Mailako txapelketa irabaztea eta maila gorenean hasiera aparta egitea lortu du. Baina, gainera, taldeari ezagut daitekeen estilo bat eman dio eta zalegoarekiko lotura berreskuratu du. Ligan etxean jarraian galdu gabeko neurketen marka apurtu du, 31 orain arte, horietatik 27 Arrasate entrenatzaile izanik. Hala ere, Osasunaren zenbakirik onenak ez dira soilik etxean lortu, izan ere, Arrasate heldu zenetik, taldeak jokatutako 165 puntutik 106 lortu ditu.
Bigarren B eta Hirugarren mailako talde euskaldunetan jokatu ondoren, Jagoba Arrasate bere herriko Berriatuako F. T. Taldea entrenatzen hasi zen. Hortik C. D. Elgoibar taldera joan zen. Lortutako emaitzek Real Sociedad taldearen ateak ireki zizkion. Sasoiak pasa ahala, igotzen joan zen eta 2012/13 denboraldian Phillippe Montanierren laguntzaile izan zen legen taldean. Hurrengo sasoian lehen entrenatzaile izendatu zuten eta sasoi aparta gauzatu zuen talde donostiarrarekin batera, Talde nafarrera heldu aurretik, hiru urtez Numancia taldea zuzendu zuen.
Orain, Jagoba Arrasatek Osasuna Klub Atletikoa zuzentzen jarraituko du LaLiga Santanderren mantentzeko eta ia ehun urte dituen entitatea hazten laguntzen saiatzeko helburuarekin.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!