Iruñeko enpresa bat zigortu dute, lehiakide baten weba sortu eta gune pornoetara bideratzeagatik

Euskalerria Irratia 2019ko aza. 18a, 08:09

Azterketa medikoak egiten dituen enpresak 3.000 euroko kalte ordaina ordaindu beharko du

Espainiako Auzitegi Gorenaren arabera, Albupoga enpresaren jabeak, Francisco Javier B.P.k, La Morea zentro medikoaren web faltsua sortu zuen, eta haren bisitariak gune pornoetara bidali zituen. Eta modu horretan, kalteturiko enpresaren ohorerako eskubidea urratu zuen. Horregatik, 3.000 euroko kalte ordaina ordaintzera zigortu du, baita epaia ezagutaraztera ere.

Bi enpresok gidarientzako azterketa medikoak egiten dituzte, eta hartara lehiakideak dira.

Iruñeko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegiak hasiera batean ere ebatzi zuen ohorearen eskubidearen urraketa baten aitzinean ginela. Eraaki hori atzera bota zuen Nafarroako Auzitegiak. Eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak arrazoia eman dio lehen epaitegiari.

Iruñeko zentro medikoko arduradunek La Morea zentro medikoaren webgune berdin-berdina sortu zuten, amaiera izan ezik, .es izatetik .com izatera aldatu baitzuten, eta porno orri batera bideratu zuten.

Auzitegi Gorenaren ustez, salaketa jarri duen enpresarentzat ekintza "iraingarria" da, izan ere, "asmo maltzurrekin" lotzen du "gizartearen kontrako iritzia" merezi duen jarduera batekin.

Hori guztia, nahiz eta jende gutxi sartu orrialde horretan, bilatzaileetan indexatuta ez zegoelako, eta horrek eragindako kaltearen irismena mugatzen du, baina ez du ezabatzen ohorerako eskubidearen bidegabeko intromisioa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!