“Nafar Jotaren berezitasunagatik, gure folklore aberatsarengatik aurkezten dugu ekimena” azaldu zuen Adolfo Araizek, “Jotaren aberastasun kulturala, hitzen errepertorio agorrezina, adierazpen aniztasuna, euskaraz zein gaztelaniaz… Transmisio eta bizitasun gaitasuna hain da handia, festa nagusietan ohikoa dela bere presentzia”.Eztabaida berezia eman zen Nafarroako Parlamentuan Jotaren aldeko mozioarekin, parlamentariek kanta zezaten eskakizunen artean. Ez zen kanturik izan baina baina hainbat joten bertsoen irakurketa. "Indartsuago abesten duena/ez da joterorik onena/joterorik onena azaloreari abesten diona baita" gogoratu zuen Araizek.
Kolore ezberdinetako hainbat Udalek egin bezala, Parlamentuko alderdi guztiek bat egin zuten ekimenarekin.