Ostiralean jarriko dituzte salgai Berri Txarrak-en azaroaren 22rako azken sarrerak

Euskalerria Irratia 2019ko aza. 14a, 19:23

17:00etan jarriko dituzte salgai Iruñeko Herriko Tabernan, El Infierniton, Barracudan eta Katakraken. Azaroaren 23an Lekunberriko taldeak emanen duen azken kontzerturako sarrera guztiak agortu dira.

Berri Txarrak taldeak sare sozialen bidez iragarri duenez, oraindik bada aukera azaroaren 22an Navarra Arenan eskainiko duen kontzerturako sarrerak eskuratzeko. Bihar 17:00etan jarriko dituzte salgai Iruñeko Herriko Tabernan, El Infierniton, Barracudan eta Katakraken. Pertsonako lau sarrera salduko dituzte.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!