Indarkeria matxistaren aurka mugitzera deitu dute Nafarroako 80 toki entitatek

Euskalerria Irratia 2019ko aza. 14a, 14:38
Nafarroako 80 toki entitatek bat egin dute azaroaren 25eko kanpainan.

'Mugitu' lelodun kanpaina eginen dute indarkeria matxistaren kontrako egunean, azaroren 25ean.

Mugimendu feministaren mobilizazio gaitasunari keinu eginez; baina, bereziki, gizonezkoei zuzendu nahian Mugitu leloa aukeratu dute Nafarroako 80 toki entitateek kanpainarako. "Gizonezkoek haien pribilegio eta botere pozizioetatik mugi daitezela eskatzeko", azaldu dute.

Emakumeek edozein esparrutan pairatzen duten indarkeria sexista mota oro giatsetzi dute manifestu bateratu baten bitartez. Modu aktiboan lan egiteko genero desparekotasunaren aurka eta erakundeei zein gizarteari konpromisoak hartzera bultzatzeko konpromisoa agertu dute. 

Nafarroako 80 toki entitateen ordezkariak batu dira kanpainaren aurkezpena egiteko; baita berdintasun teknikariak ere. 26 berdintasun teknikari daude Nafarroan; haien lana "premiazkoa" den arren, oraindik gutxi direla salatu dute eta euren lan baldintzak ez direla egokiak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!