'Hitzorduak' zikloa antolatu du Foro Sozialak gatazkaren konponbidean aurrera egiteko

Euskalerria Irratia 2019ko aza. 14a, 14:21

'Hitz egiteko, entzuteko eta parte hartzeko garaia da' premisa horrekin Bake prozesua indartzeko Foro Sozialak hitzaldi sorta antolatu du. Biolentzia ezberdinetako biktimen testigantzak eta eragile ezberdinen ahotsak entzuteko aukera izanen da.

Baikorki begiratzen dio etorkizunari Foro Sozialak. Nafarroan sindikatu guztiekin eta Navarra Suma kenduta, alderdi politiko guztiekin hartu emanak izan dituzte. Gutxieneko adostasunak erdiesten ari dira, esate baterako gaixo dauden presoen eta hurbilpenaren inguruan. Eragilearen ustez, aurrera egiteko ordua da.

Foro Sozialaren iritziz, elkarbizitza demokratikoaren eraikuntzan aurrera egiteko, hiru korapilo askatu behar dira:egia justizia eta erreparazioa biktima guztientzat, Nafarroako 34 preso eta iheslarien auziarentzat konponbidea eta partekatutako memoria kritikoa, gertatutakoa ahaztu gabe, etorkizunari begiratzen diona.

Horregatik hain zuzen, Hitzorduak zikloa antolatu du Foro sozialak. Azaroaren 20an, Condestablen, "Elkarbizitza demokratikoa Nafarroan. legealdi honetako aukerak eta erronkak" izenburupean, mahai inguruan solastuko dira Guillermo Mugika, Vicente Madoz, Camino Osle eta Joseba Santamaria. Azaroaren 26an, "Elkarbizitza eraikitzeko entzutea. Indarkeria mota desberdinetako lekukotzak" entzunen dira Nafarroako Parlamentuan. Roberto Manrique, Hipercor-eko biktima eta Idoia Zabalza, Mikel Zabalzaren arrera izan dira mintzatzen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!