Bakarrik bizi diren 64 urtetik gorako 29.000 pertsona inguru daude Nafarroan

Euskalerria Irratia 2019ko aza. 14a, 10:19
Pentsiodunen elkarretaratze bat, artxiboko irudi batean

Gurutze Gorriak "Nafarroako adinekoen bakardadearen pertzepzioari" buruzko ikerketa proiektua aurkeztu du. NUPen laguntza eta CaixaBank eta Can Fundazioaren finantzaketa lortu du.

Gurutze Gorriak "Nafarroan bakarrik bizi diren adinekoen bakardadearen pertzepzioari buruzko azterketa" izeneko ikerketa proiektua aurkeztu du. Nafarroako Unibertsitate Publikoaren (NUP) laguntzarekin eta Caixa Bankeko La Caixa Gizarte Ekintzak eta Nafarroako Kutxa Fundazioak finantzatutako Innova Social programaren laguntzarekin egingo da lan soziologikoa.

Ekimenak aukera emango du bakarrik bizi diren adineko pertsonen bakardadearen fenomenoa ebaluatzeko, eta sentimendu horretan esku hartzen duten faktoreei buruzko ondorioak ateratzen saiatuko da, biztanleria-talde horren zahartze-prozesuetan presente egon dadin. Ateratako ondorioekin, Gurutze Gorriak bakardadea pairatzeko arrisku-profil baten definizioan sakondu nahi du, arrisku-faktoreen identifikazioan aurrera egin eta prozesu horiei aurrea hartuko dien esku hartzeko eredu bat sustatu.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!