Elur kota, 500 metroan

Euskalerria Irratia 2019ko aza. 14a, 07:30
Elurra Lakabe aldean, artxiboko irudi batean. (Argazkia: Irati Irratia)
  • Elurra kentzeko 44 makina aktibatu ditu Nafarroako Gobernuak, elurte iragarpena dela eta
  • 800-900 metrora elur pilaketak 8 zentimetrora irits daitezke Pirinioetan eta 4 zentimetrora ipar aldeko beste mendi eremu batzuetan.

Estatuko Meteorologia Agentziaren arabera, ostegunerako zerua estalita egongo da eta eguerdian ostarteak zabalduko dira.

Goizaldean prezipitazio orokorrak izango dira, goizean atertu eta eguerditik aurrera berriro piztuko dira. Lanbroak eta laino bankuak egunaren hasieran eta amaieran. Elur-kota 700 metro inguruan kokatuko da. Irurtzun inguruan, 500era jaitsi daiteke. 800-900 metrora pilaketak 8 zentimetrora irits daitezke Pirinioetan eta 4 zentimetrora ipar aldeko beste mendi eremu batzuetan.

Tenperaturak jaisten ari dira. Izotza Pirinioetan. Hego-mendebaldeko haizeak ipar-mendebaldera biratzen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!