Elurra eginen du berriro kota baxuetan

Euskalerria Irratia 2019ko aza. 13a, 14:44

Gauerditik aurrera 500 metrora jaitsiko da elur maila Nafarroan. Elurte handienak Irurtzun, Mugaire eta Belate inguruetan aurreikusi dituzte.

Hurrengo gauerditik aurrera, elurra kentzeko 44 makina jarriko ditu martxan Nafarroako Gobernuak. Elurte aurreikuspenaren arabera Leitzarango eta Sakanako autobietan eta Belateko aldean dago elur gehien pilatzeko arriskua. Estatuko Meteorologia Agentziak (AEMET) alerta horia ezarri du Nafarroako erdialdean, hurrengo gauerdia eta ostiraleko 12:00ak bitartean.

Elurra kentzeko makinak Pirinioetako haranetan, Lizarraldeko eremu altuenetan, Leitzarango autobietan, Sakanan eta Iparraldeko autobian (Altsasu/Altsasu Etxegaraterantz), Irurtzun eskualdeko herrietan, N-121-A eta inguruetan, Tafallako bigarren mailako bideetan arituko dira. Gobernuaren baliabideei AP-15 autobidea, Nafarroako autobidea, eta A-21, Pirinioetako autobidea emakidadunek ezarritakoak gehitu behar zaizkie.

Errepideen egoerari buruzko informazioa www.carreras.navarra.es webgunean edo 848423500 telefonoan lor daiteke.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!