A10 Hauteskundeak

PSOE eta Unidas Podemosen arteko aurreakordioaren erreakzioak, Nafarroan

Euskalerria Irratia 2019ko aza. 12a, 18:21

"Albiste ona" da aurrekordioa PSN, Ahal Dugu eta Geroa Bairentzat. "Txarra", berriz, Navarra Sumarentzat.

Joan den igandeko hauteskunde orokorren ostean PSOEk eta Unidos Podemosek lortutako gobernu aurreakordioa "albiste ona" dela adierazi dute Nafarroako Gobernua osatzen duten PSN, Ahal Dugu eta Geroa Bai alderdiek. 

PSNko Parlamentuko bozeramaile Ramon Alzorriz izan da mintzatzen lehena. "Espainiar guztientzat eta nafar guztientzat" onuragarria izanen dela azpimarratu du. "Bizikidetza eta gizarte eta lurralde kohesioa" sustatuko dituen akordioa dela adierazi du, "Espainiako politikak Nafarroan presidente sozialista batekin batera eramanez presidente sozialista bat izatea ahalbidetzeaz gain". Adierazi duenez, Pedro Sanchezek "Nafarroaren berezitasuna ulertzen du, eta errespetatu egiten du".

Eduardo Santos Nafarroako Ahal Dugu-ko idazkari nagusia ere poztu egin da PSOEk eta Union Podemosek "pertsonengan oinarritutako gobernu bat" osatzeko lortutako aurreakordioarekin, "politika aurrerakoien bidez aurrerapen sozial baten alde egingo duena".

Ione Belarra Union Podemoseko Nafarroako diputatu hautetsiak ere mintzatu da gaiaz. Eskerrak eman dizkie twitter bidez "azaroaren 10ean berriro ere Union Podemosen konfiantza izan zuten milioika pertsonei". "Zuei esker da posible hau gaur egun. Leialtasunez lan egingo dugu, eta azala utzi, bihotz-bihotzez, jendearen bizitza hobetzeko ", adierazi du sare sozialean.

Uxue Barkos Geroa Baiko bozeramailearen ustez, "albiste ona" da, eta bi alderdiek "egonkortasun gobernu baterako lehen pausoa" eman izana baloratu du, "hilabete gehiegi akordiorako bokaziorik gabe" egin ostean.

Albiste txarra, Navarra Sumarentzat

Navarra Sumako bozeramaile eta UPNko presidente Javier Esparzak Pedro Sanchezi eskatu dio, Pablo Iglesias Podemoseko idazkari nagusiarekin lortu duen aurreakordioaren ostean, "auzentzeko" eta "konstituzionalistei dei egiteko", eta ohartarazi du ez diotela"inoiz independentismoaren menpe dagoen gobernu bati babesa emanen".

"Hori horrela bada, PSOEk azal dezala zein izango den Kataluniako eta Euskal Herriko independentistei egingo zaien ordainketa", galdegin du Navarra Sumako bozeramaileak, eta, haren ustez, Sanchezek "ohiko moduan" jokatu du, "esaten duenaren kontrakoa" eginez.

Navarra Sumako bozeramailearen ustez, "albiste txarra" da Pablo Iglesias "ezker muturreko" Gobernuko presidenteorde izatera iristea, eta ohartarazi du "arlo ekonomikoan segurtasun eza" sortuko duela. Kritikatu du, gainera, Iglesiasek "argi eta garbi esan duela autodeterminazioaren eta Espainia hausteko aukeraren alde dagoela".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!