Ilara luzeak, Nafarroa Arenan, Berri Txarrak taldearen kontzerturako sarrerak eskuratzeko. Goizeko hamaiketan, txarteldegiak zabaldu dituztelarik, ilarak eraikinari buelat ematen zion.
Atzo jakinarazi zuen Nafarroa Arenak, twitter mezu baten bitartez: Berri Txarrak-en produkzioa aztertu dute, eta harmailak handitzeko modua aurkitu dute. Hartara, gaur, 11:00etatik 14:00etara sarrera gehiago jarri dituzte salgai Lekunberriko taldearen azaroaren 22ko eta 23ko kontzertuetarako. Kopurua ez dute zehaztu. Prezioa bai: 25 euro. Eta pertsona bakoitzak gehienez eskura dezakeen sarrera kopurua ere bai: 4.
Ilaran lehenak Gipuzkoatik etorritako lagun talde bateko kideak izan dira. Gaua txarteldegien aitzinean igaro dute. Kontatu dutenez, gaua lasai joan da. Eta ilara goizeko seietan hasi da handitzen.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!