Nafarroa Arenak berak eman du albistea jakitera, Twitter mezu baten bidez. Txioak dioenez, “taldearen produkzioaren ezarpena eta oholtza berrikusi ondoren, harmailetako eremua handitu” dute.
Lekunberriko taldearen azken bi kontzertuak hilaren 22an eta 23an dira egitekoak. Ez dute zehaztu zenbat sarrera jarriko dituzten salgai, ezta aretoko zein eremutarako diren ere. Nolanahi ere, sarrerok salgai izanen dira gaur Nafarroa Arenako txarteldegietan, 11:00etatik 14:00etara eta 25 euroan.
OHARRA!
— Navarra Arena I Nafarroa Arena (@navarrarena) November 11, 2019
Azaroaren 22 eta 23an BTX taldearen produkzioaren ezarpena eta oholtza berrikusi ondoren, harmailetako eremua handitu dugu. Azken sarrerak salgai (25 €), Nafarroa Arenako lehiatiletan bakarrik, azaroaren 12an (asteartea) 11:00etatik 14:00ak arte. Pertsonako 4 sarrera.