A10 Hauteskundeak

Barkos: "Aukera aurrerakoi eta askotarikoetatik akordio egonkorrak landu behar dira"

Euskalerria Irratia 2019ko aza. 11a, 12:32

Uxue Barkos parlamentuan, artxiboko irudi batean

Geroa Bairenak "emaitza txarrak" izan direla atortu du BArkosek, eta boto utilaren eragina "nabarmena" izan dela.

Espainian "aukera aurrerakoietatik eta aniztasuna aitortzeko jarreretatik egonkortasun akordioak" lor daitezela eskatu du Geroa Bairen Nafarroako Parlamentuko eledun Uxue Barkosek, Mahai eta Eledunen Batzarraren ondotik, "hemen, Nafarroan, egin den bezala, eta ildo horretan etorkizunerako lan bat egiteko bokazioarekin".

Barkosek Geroa Bairen emaitzak deitoratu ditu, izan ere, "emaitza txarrak izan dira, eta boto erabilgarria bereziki nabarmena izan da". Koalizioak ez du eserlekurik lortu, eta 12.000 bototan atzera egin du, 10.000 babesarekin geratzeraino.

Sanchezen Gobernua ahalbidetzeko PPren balizko abstentzioari buruz, berriz, adierazi du ezin duela PPren izenean hitz egin: "PPk esan beharko du hori ote den bere apustua, baina ez dirudi Pedro Sanchez buru dela izan daitekeenik, PPko presidenteari entzundakoaren arabera".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!