A10 Hauteskundeak

Maria Solana: “Argi ikusi dugu Nafarroan politika egiteko jasotzen dugula babesa, ez ordea Madrilera joateko”

“Ez da gau ona izan Geroa Bairentzat” aitortu du Maria Solana hautagaiak Euskalerria Irratian, “bagenekien hala ere, zaila izanen zela”. Geroa Bai seigarren postuan geratu da Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan, apirilarekin alderatuta ia 10.000bozka galduta. Oraingoan ere, ez du ordezkaririk lortu Geroa Baik.

"Emaitzak ikusita Nafarroatik eta Nafarroan lan egitea tokatzen zaigu" adierazi du Euskalerria Irratian Maria Solanak.