“Galdu ditugun bozka gehienak abstentziora jo dute” adierazi du Euskalerria Irratian Ainhoa Aznarezek, “Baina Altsasuko gazteen kasua eta Kataluniako Proces-aren epaia ostean, baliteke ere EH Bildura pasa izanak”.
Emaitzak ezagutu eta berehala, Estatuan dagoen egoerara begira jarri da Aznarez. “Argi dago gehiengo aurrerakoia dagoela, Gobernu aurrerakoia osatzeko” adierazi du Ahal Duguko kideak, “eskuina eta eskuin muturra oposizioan geratu behar dira”. Zentzu horretan, kezkatuta azaldu da Aznarez Vox-en gorakadarekin, “galdetu beharko genioke orain Pedro Sanchezi ea hobeto lo egiten al duen Ahal Duguko ministroekin edo ta Vox-eko 52 diputatuekin”.