Hizkuntza eskubideak bermatzeko mozioa atzera bota dute Navarra Sumak eta PSNk

Euskalerria Irratia 2019ko aza. 8a, 14:06

Legeak uzten duen neurrian eta errealitate soziolinguistikoari helduta, hizkuntza eskubideak bermatzeko eskatzen zion Geroa Bairen mozioak Nafarroako Gobernuari. EH Bilduk eta Ahal Duguk babestu dute. Navarra Sumak eta PSNk atzera bota dute.

Eztabaida beroa berriz ere hizkuntza politikaren inguruan eta berriz ere, bloke nabariak markatu dira indar politikoen artean. Geroa Baik, euskararen dekretuaren kontrako epaiaren harira, euskaldunon hizkuntza eskubideak bermatzeko mozioa aurkeztu du. Testuan, Nafarroako Gobernuari eskatzen zitzaion egungo legeak uzten dituen baliabide guztiak erabili ditzala eskubideekin betetzeko, bai administrazioan lan egiteko sarbidean, hiritarrekiko harremanetan eta ikur eta seinalen ikusgarritasunean.

Mozioaren alde azaldu dira EH Bildu eta Ahal Dugu. Bakartxo Ruizek zuzenketak planteatu dizkio mozioari, gehien bat, egungo legedia atzean geratu dela salatu eta euskararen lege berri bat eskatzeko. Bien bitartean, jarrera politiko aktiboa eskatu dio gobernuari.

Oinarrizko eskubideen esparrura eraman du eztabaida Ahal Duguko Ainhoa Aznarezek. Osasungintza edo ta hezkuntza arloan eskubideak bermatuta badira, hizkuntza arloan ere ziurtatu beharko liratekeela adieraziz.

Mozioaren kontra azaldu dira Navarra Suma eta PSN. Eskuinako koalizioaren aldetik sorpresarik ez, Iñaki Iriarte, hizkuntzak ez inposatzeaz mintzatu da. Harridura gehiago eragin du alderdi sozialistaren jarrera. Inma Jurio eleduna, sutsuki jarri baita mozioaren testuaren kontra: “Nafarroa ez da elebiduna” errepikatu du behin eta berriz.

PSNren jarrerak harridura piztu du, mozioak ez zuelako eskatzen, legeak edo ta akordio programatikoak esaten ez duenik. Legearen baitan hizkuntza eskubideak bermatzea. Geroa Baiko Jabi arakamak erantzun dio PSNko eledunari. Elkarrekin dituzten akordioak bete ez eta bestelako bideak bilatu behar izan dituztela euskararen eskubideetan atzerapausorik ez izateko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!