Zuri esnatu dira Nafarroako Pirinioak

Euskalerria Irratia 2019ko aza. 8a, 12:49

Elurra kentzeko makinak eta langileak zabaldu ditu gobernuak Nafarroako iparraldeko errepideetan.

Negua udazken betean iritsi da, eta temperatura nabarmen jaitsi da Nafarroako herririk altuenetan. Gauean -3.5ºC-ko minimoak izan dira Zaraitzu ibarrean. 800 metrotik behera egin du elurra Nafarroako Pirinioetan eta baita Agoitzen ere (490/530 m).

Elurrak zenbait gorabehera eragin ditu goizean Nafarroako errepideetan. N-135 errepidean, Erroko mendatean, auto bat errepidetik atera da. Kateak nahitaez erabili behar dira Garde eta Anso arteko Matamachos mendatean (NA-176), Laza mendatean (NA-140) eta Isaban (NA-137), 33. kilometrotik aurrera. Itxita dago, bestalde, NA-2011 errepidea, Abodiko eski estaziotik aurrera. Aezkoako bailaran argi mozketak izan dituzte. 

Azken orduetan, euriteek Luzaide, Orreaga eta Bera herrietan eragin dute batez ere, 24,8, 22 eta 20.2 L/m2-ko metaketekin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!