Santos Cerdanek ez ditu Iñaki Iriarteren kontrako hitzak erretiratu

Euskalerria Irratia 2019ko aza. 8a, 08:21

Aste honetan iritsi zaio Santos Cerdan PSOEko zuzendaritzako kideari, Navarra Sumako Iñaki Iriartek jarritako salaketa. “Faxista” deitu zion sozialistak Nafarroako Parlamentariari, 36ko estatu kolpearen alde egindako bazkari batean parte hartzeagatik. Bere hitzak errepikatu ditu Cerdanek, Iriartek nafar guztiei barkamena eskatu beharko liekeela gaineratuz.

“Ez dut atzera egiteko asmorik” adierazi du Santos Cerdanek, “Iñaki Iriarte 36ko estatu kolpearen alde eta omenez egindako bazkari batean parte hartu zuen, Frankori gorazarre eta militar faxisten aldeko oihu eta kantuak egin ziren bazkari horretan, kronikek jasotakoaren arabera. Iñaki Iriartek berak eskatu beharko luke barkamena, alde batetik Nafarroako 3.500 fusilatutakoen senitartekoei eta beste aldetik, nafar guztioi orokorrean”. Cerdanen esanetan, “Iñaki Iriartek egindako hanka sartzea onartu eta barkamena eskatuko balu, nire hitzak erretiratuko nituzke”.  

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!