Gimenok dio testuliburuak "desbaimendu" egingo dituela Konstituzioa "urratzen" badute

Euskalerria Irratia 2019ko aza. 8a, 08:00

Hezkuntza kontseilari GImeno, parlamentuan, artxiboko irudi batean.

Hala adierazi du Hezkuntza kontseilariak Parlamentuko osoko bilkuran, Nafarroa Sumaren galdera baten aurrean. Eskuinen koalizioak gaitzetsi egin du Nafarroako hezkuntza sisteman “Euskal Herria” aipatzen duten liburuak izatea, eta liburu horiek “araudia, legezkotasuna eta Konstituzioa” urratzen dutela gaineratu du.

 

Hala adierazi du Hezkuntza kontseilariak Parlamentuko osoko bilkuran, Nafarroa Sumaren galdera baten aurrean. Eskuinen koalizioak gaitzetsi egin du Nafarroako hezkuntza sisteman “Euskal Herria” aipatzen duten liburuak izatea, eta liburu horiek “araudia, legezkotasuna eta Konstituzioa” urratzen dutela gaineratu du.

Carlos Gimeno Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilariak atzo adierazi zuenez, Ikuskaritza Zerbitzuak erabakitzen duenean Nafarroako hezkuntza sisteman testuliburu bat dagoela "eskubide eta betebeharrak, printzipio eta balio eta askatasun konstituzionalak urratzen dituena, doakotasun sistematik aterako da”.

Hala adierazi du kontseilariak Parlamentuko osoko bilkuran, Nafarroa Sumaren galdera baten aurrean; izan ere, Nafarroako hezkuntza sisteman 'Euskal Herria' aipatzen duten liburuak daudela gaitzetsi du, eta, beraz, "Legezkotasuna urratzen duten liburuak dira, legez kanpokoak dira".

Gimenok azaldu duenez, Gobernuak ez du 2016ko Foru Agindua indargabetzeko asmorik; izan ere, agindu horrek indarrik gabe utzi zituen UPNko gobernuen foru aginduak, doakotasun sistematik mota horretako testuliburuak ateratzen zituztenak.

Kontseilariak Navarra Sumari aurpegiratu dio "parlamentu honetan Vox doktrinamenduaren teoriak erabiltzea". "Doakotasunaren zirkuitutik liburu horiek bakarrik atera dituzue, ez dituzue desbaimendu, eta hor jarraitzen dute UPNk ez zituelako desbaimendu", esan du, horretarako "Ikuskaritzaren txosten bat" behar dela gehitzeko.

Gaineratu du Foru Agindua LOEren xedapen gehigarri batean oinarrituta dagoela, eta "ezin dela baliogabetu, legeak ez duelako baimentzen". "Ondo dago zuek egin ez zenutena gogoratzera etortzea", aurpegiratu dio Navarra Sumako parlamentariari, eta, nahi izanez gero, "salaketa bat Ikuskaritzara eramateko" eskatu dio.

Navarra Sumako parlamentari  Pedro Gonzalezek 'Euskal Herriaren mapa' jasotzen duten hainbat liburu atera ditu hitzaldian, eta kontseilariari galdetu dio "ilegaltasun” hori nola zuzenduko duen eta noiz etengo duen “hezkuntza sisteman legea betetzen ez duten liburuak egotea ahalbidetzen duen Foru Agindu bat". "Liburu horiek ez dituzte araudia, legezkotasuna, Konstituzioa errespetatzen, eta erabiltzen ari dira", kritikatu du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!