Osasuna ikertu zuen polizia Ligarako fitxatu zuen Tebasek

Euskalerria Irratia 2019ko aza. 7a, 11:04
Miguel Artxanko, Osasunako presidentea zeneko artxiboko irudi batean

Artxankoren defentsak haren lekuko-adierazpena baliogabetzeko eskatu du lotura hori dela kausa, Diario de Noticias egunkariak gaur argitaratu duenez.

Iñaki Arbea poliziak ikertu zuen, Fermin Otamendi epailearen aginduetara, Osasunak ustez moldatu zituen partiden auzia. Ikerketa 2017ko martxoan amaitu zuten. Handik bi hilera, Javier Tebas buru duen Espainiako Futbol Ligak Arbea fitxatu zuen, Integritate Alorreko arduradun moduan. Hain justu egungo lan lotura hori dela kausa, Miguel Artxanko Osasunako presidente ohiaren defentsak Arbearen lekuko-deklarazioa baliogabtua izan dadila eskatzeko agiria aurkeztu du Nafarroako Probintzia Auzitegiko bigarren atalean.

2013-2014 denboraldian Osasunako zuzendaritzako kideei partiden emaitzak moldatu izana leporatzen diete. Sasoi hartan, Artxanko taldeko presidentea zen.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!