Harrituta hartu dute Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleek Gobernuaren lan eskaintza publiko proposamena. Plazarik ez hizkuntza eskola ofizialetarako. Irakasleek salatu dutenez, egoera jasangaitza da dagoeneko: interinitatea %50a baino handiagoa da eta esperientzia handiko irakasle askok Eskola utzi dute, lanpostu finko bat lortzea ezinezkoa zitzaielako. Iruñeko eta Tuterako hizkuntz eskoletako zuzendariek eskutitza sinatu zuten iragan asteburuan, haien langile eta irakasleei egonkortasuna ematea eskatzeko.