Argi berdea Elon Memoriaren Parkea egiteko proiektuari

Euskalerria Irratia 2019ko aza. 7a, 08:04
Teileriako Ahaztuak elkartearen ekitaldi bat, Memoriaren Parkea eginen duten lusrailean (Argazkia: Teileriako Ahaztuak)

Gobernuak baimena eman du 500 metro koadroko lursail komunal bat Agoizko Udalari uzteko. Leku horretan 94 lagun fusilatu zituzten 1936an

Nafarroako Gobernuak, atzoko  saioan, Eloko Udalaren herri-lursail bat desafektatzea erabaki du, geroago Agoizko Udalari erabiltzen uzteko. Helburua Teileriako Ahaztuak elkartearekin eta Eloko Udalarekin elkarlanean egingo den Teileriako Fosa-Memoria Historikoaren Parkea eraikitzea da. Hain zuzen ere, Eloko Teilerian dauden 500 m2 inguru dira, Agoitzi doan utziko zaizkio 20 urterako, eta bost urteko bi alditan luzatu ahal izango da bakoitza.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!