Industrialdeetan lapurretak egiteaz akusatutako 23 pertsonaren kontrako epaiketa zabaldu da

Euskalerria Irratia 2019ko aza. 7a, 08:05

Industria eraikinetan kobrea lapurtzea egozten diete, baita bestelako objektuak eramatea ere . Agoizko Lehen  Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegiko titularrak 23 akusaturi ahozko epaiketa irekitzeko autoa eman du, ustez 2015etik aurrera, industria-ontziak lapurtzea egotzita.

Ustez, ikertutako 23 pertsonek, gutxienez 2015etik aurrera, indarrezko lapurretak egin zituzten Nafarroako Foru Komunitateko enpresa-eraikinetan, modu egonkorrean eta koordinatuan, kobrea lehentasunez lortzeko asmoz, baina baita beste objektu batzuk ere, hala nola tresnak, telebistak edota  berogailuak. Lapurututakoa salmentarekin aberasteko asmoz. Datozen hilabeteetan egingo dute epaiketa Iruñeko Zigor arloko epaitegi batean.

Zigortuak izango balira, Estatu Espainiarrean zigorraren herena bete dezatela eskatuko luke fiskalak, "Delituak urratutako arauaren indarraldian konfiantza berrezartzeko asmoz", eta gainerako zigorraren ordez Estatutik kanporatzea eta 10 urtez itzultzeko debekua ezartzea. Fiskaltzak 23 auzipetuen aurka 3 eta 5 urteko espetxe zigorra eskatzen du, talde kriminaleko kide izatea eta indarkeria erabilita lapurreta delitu jarraia leporatuz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!