Beste 16 milioi euroko abala eman dio Nafarroako Gobernuak Osasunari

Euskalerria Irratia 2019ko aza. 6a, 13:34

Nafarroako Gobernuak asteazken honetan egindako bileran onartu du Osasuna futbol taldeari hiru abal ematea, gehienez 16 milioi eurorengatik. Dirua, Sadar futbol zelaiaren zaharberritze lanak ordaintzeko erabiliko ditu talde gorritxoak.

Emakida hori martxoaren 22ko 114/2019 Foru Legean xedatutakoaren ondorio zuzena da. Lege horrek Osasunaren aldeko Nafarroako abala ematea baimentzen du, Elma Saiz Foru Gobernuko Ekonomia eta Ogasun kontseilariak jakinarazi duenez.

Saizek gaineratu duenez, aipatutako foru legean Nafarroako Gobernuari gehienez 23 milioi euroko abalak emateko baimena ematen zitzaion arren (16 milioi euro Sadarreko eraberritze lanak abalatzeko eta 7 milioi euro Klubaren zorra birfinantzatzeko), Osasunak, 2019ko irailaren 17an, abala soilik 16 milioi eurokoa izatea eskatu zuen, izan ere, "Klubaren igoera lehen mailara igoera 14/2019 Foru Legea indarrean sartu ondoren gertatu da, eta nabarmen hobetu da haren egoera”.

Nafarroako Gobernuak abalatutako maileguak Caja Rural de Navarrak (6 milioi euro), Banco Santanderrek (5 milioi euro) eta Banco Sabadellek (5 milioi euro) ematen dituzte, eta Osasunak bere betebeharrak beteko dituela bermatuko du Futbol Profesionaleko Ligak kudeatutako telebista-emanaldiengatik lortzen dituen diru-sarrerekin, abala emateko baimenari buruzko 14/2019 Foru Legearen 5. artikuluak ezartzen duen bezala.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!