0-3 ziklo unibertsal, doako eta elebiduna eskatu du STEILAS sindikatuak

Euskalerria Irratia 2019ko aza. 6a, 12:49

Hezkuntza Departamentuaren aurrean agerraldia egin du STEILAS sindikatuak 0-3 zikloaren duintasuna aldarrikatzeko. Hitzetatik ekintzetara pasatzea eskatu diote Nafarroako Gobernuari, haur eskolak hezkuntza ziklo moduan tratatu ditzan.

Margoturiko kaka erraldoi baten aurrean egin dute agerraldia STEILASeko kideek, beren esanetan egungo sistema “kaka zaharra” baita. Pribatizatua, prekarioa,asistentziala, selektiboa, ratio jasangaitzekin, euskarafobikoa…ezaugarri guzti horiek azaldu dituzte sindikalistek, egungo zikloaren eredu. Horren aurrean, 0-3zikloa publiko egiteko eskaria egin dute, doakoa, jende guztira helduko dena, baldintza duinekin bai irakasle eta baita haur txikiendako ere. STEILASen iritziz, “agintariek behin ta berriz azaltzen dira 0-3 zikloaren alde, baina hitzetan geratu dira eta oraindik ere ziklo asistentziala balitz bezala tratatzen dute”. Zikloaren hezkuntza garrantzia azpimarratu du STEILAS-ek eta baldintza egonkorrak, unibertsalak eta anitzak izateko eskaria egin diote Nafarroako Gobernuari.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!