16.674 pertsonak eskatu dute posta bidezko botoa Nafarroan datozen Espainiako Gorteetarako hauteskundeetarako, horietatik 3.072 atzerritik, Espainiako Gobernuak Foru Erkidegoan duen ordezkaritzak emandako behin-behineko datuen arabera.
Azken hauteskunde orokorretan, apirilekoan, posta bidezko 21.148 boto eskaera tramitatu ziren, 2.502 kanpotik.
Igandean, 512.820 lagunek dute bozkatzeko aukera Foru Erkidegoan. Horietatik 27.833, atzerrian bizi dira.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!