'The Guardian', Osasunarekin txunditurik: “Lotura zirraragarria dute taldearen eta zaleen artean”

Euskalerria Irratia 2019ko aza. 5a, 13:33
'The Guardian'-ek Chimmy Avilaren argazki batekin ilustratu du artikulua, joklari argentinarrak Osasunaren izaera ederki ordezkatzen duelakoan

Sid Lowe kazetariak artikulu luzea argitaratu du The Guardian egunkarian Osaunari buruz. Hartan dioenez, Osasunak “diru gutxi dauka, baina nahi adina izpiritu”.

Lowek kontatzen du iragan udan, Braulio zuzendari teknikoak bideoak bidali zizkiela fitxatu nahi zituen jokalariei. “Ez zuten dirurik (soilik beste hiru taldek dute aurrekontu txikiagoa), ezta titulurik ere (iazko Bigarren Mailako txapela da historia osoan irabazi duten bakarra), baina zerbait ezberdina eskain zezaketen”, idatzi du kazetari britainiarrak. Zer? “Tentu handiz editaturiko bideo zinta horietan ez ziren ikusgai 101 gol ikusgarri, edo jokaldi miresgarri; aitzitik, jendez beterik zeuden, zintetan ez baitziren jokalariei buruzkoak baizik eta jarraitzaileei buruzkoak”. 

Harmailetako giroa jokalariei kusatzen zaiela uste du Lowek. Alavesen aurkako partida ikusi, eta txunditurik geratu zen: "Etxean, badoaz, badoaz eta badoaz, eta auspoa berreskuratzen dutenean, eta baita auspoa berreskuratu gabe ere, berriz doaz. Aurkariak isolatzen dituzte, ikaratu. Eta baloia hartzen dutenean, gauza bera da, ia. Gupidagabeak dira, Pase bakoitzak asmo zehatz bat du. Mugimednu bakoitza egiten dute azkena balitz bezala. Hilgarriak dira". 

Halakoak eta beste asko irakur daitezke, The Guardian-en, mundu osoan erreferentziazkoa den egunkarian Osasunari buruz argitaraturiko artikulu luze eta mamitsuan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!