Herritarrekiko Harremanetarako Batzordeak ostiralean aztertuko du Geroa Bairen mozioa. Herritar guztien hizkuntza eskubideak bermatzeko eskatzen dio foru exekutiboari. Halaber, galdegiten dio arau bat onar eta gara dezala, euskara baloratua izan dadin gutxienez Europar Batasuneko gainontzeko hizkuntzen ezagutza bezainbeste, eta gure gizartearen errealitate elebidunak isla izan dezan haren irudian, seinaleetan eta komunikazio publikoetan, batez ere herritar guztiei zuzendurikoetan.