Nafarroan 1.421 langabe gehiago izan dira urrian

Euskalerria Irratia 2019ko aza. 5a, 09:26

Enpleguak sortu diren arren, langabeziak gora egin du Nafarroan 1.421 langabe gehiago daude urrian aurreko hilabetearekin alderatuta, %4,67, eta langabe kopurua 31.858koa da, Espainiako Lan, Migrazio eta Gizarte Segurantza Ministerioak jakinarazi duenez. Nafarroak 2.641 lanpostu sortu ditu hilabete honetan, 291.465 afiliaturaino, iturri berberen arabera; urteko aldakuntzan, 7.569 gehiago.

Azken hamabi hilabeteetan, langabeziak behera egin du foru erkidegoan, 1.320 pertsona, % 3,98.

Urrian sektore guztietan hazi da langabezia Nafarroan, batez ere Zerbitzu sektorean: 815 langabe berri daude. Ondoren, Nekazaritza (325 langabe berri), Industria (188) eta Eraikuntza (17) daude. Aurreko enplegurik gabeko kolektiboak 76 langabe berri ditu.

Nafarroan dauden 31.858 langabeetatik 13.130 gizonezkoak dira, eta  18.728, emakumezkoak; 3.039 25 urtetik beherakoak dira (1.621 gizon eta 1.418 emakume) eta 28.819 adin nagusikoak (11.509 gizon eta 17.310 emakume).

Sektoreka, gehienak zerbitzuen sektorekoak dira (21.196 langabe), 4.298 industriakoak, 1.958 nekazaritzakoak eta 1.591 Eraikuntzakoak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!