Hilaren 21ean bidaiari garraioan lanuztea egitera deitu dute ELAk, CCOOk eta UGTk

Euskalerria Irratia 2019ko aza. 5a, 07:55

Autobusak, artxiboko irudi batean
  • Bi orduko protesta izanen da, eta deialdia atzo erregistratu zuten Lan Departamentuan
  • Sindikatuek 2008 eta 2011 arteko lan hitzarmeneko lan baldintzak berreskuratu nahi dituzte.

Azaroaren 21ean bidaiariak garraiatzen dituzten gidariek lanuztea eginen dute, 9:30etik 11:30era. Gauzak horrela, protestak ez du eraginik izanen haurrak ikastetxeetara daramatzaten autobusetan. Bestalde, deialdia ez dago zuzendua villavesa gidariei. Baina ordutegi horretan eskainitako gainontzeko bidaiari garraio guztietan izanen du eragina.

Hiru sindikatuek azaldu dutenez, 2012an, krisi egoera batean, langileek sakrifizioak egin zituzten lan hitzarmen berria adosterakoan. Krisi hori gainditu den honetan, 2011ko baldintzetara itzuli nahi dute. Besteak beste, ordtegien malgutasuna beste modu batean antolatzea proposatzen dute, haien irudikoz egun enpresariei soilik egiten dielako mesede. Malgutasunaren truke, urteko lan orduak murriztea eta oinarrizko soldata %5 igotzea eskatzen dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!