Pobrezia energetikoak familia nafarren %8,9ri eragiten die

Euskalerria Irratia 2019ko aza. 4a, 17:16

Bartzelonako Unibertsitateko Jasangarritasun Energetikoaren Katedrak egindako ikerketa batek aztertzen ditu etxeetan tenperatura eta bizi-baldintza duinak mantentzea ahalbidetzen duten gastuei aurre egiteko zailtasunak.

Espainiako Estatu osoaren 2001-2017 aldiko egoera biltzen duen ikerlana aurkeztu du  Bartzelonako Unibertsitateko (UB) Ekonomia Institutuaren Jasangarritasun Energetikoaren Katedrak.

Dokumentuak komunitate autonomen arabera banakatzen ditu datuak. Nafarroan, pobrezia energetikoa familien% 8,9ra iristen da, Estatuko batez bestekoa (% 8,3) baino sei hamarren handiagoa. Familia horien urteko diru sarrerak batez beste 24.893 eurokoak izan ziren; urteko energia gastuak 1.316 eurokoak izan ziren, diru sarreren %5,28.

"Datuek erakusten dute pobrezia energetikoa pobreziaren beste dimentsio bat dela oro har, eta, horregatik, pobrezia energetikoa arintzeko neurriak politika sozialekin landu behar dira, familien diru-sarrerak handitzea ahalbidetuko duten politikekin, eta efizientzia energetikoko politikekin, gastuaren murrizketa sustatzeko", adierazi dute Elisenda Jové-Llipis eta Elisa Trujillo-Baute egileek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!