Ikasleen euskarazko ahozko adierazpena hobetzeko hitzarmena sinatu dute Hezkuntzak eta AEK-k

Euskalerria Irratia 2019ko aza. 4a, 17:12

Gil Sevillano zuzendari nagusia, Gimeno kontseilaria eta Alizia Iribarren AEK-ko koordinatzailea. (Argazkia: Nafarroako Gobernua)

98.289 euroko finantziazio hitzarmenari esker A, B eta D ereduko 78 eskola taldeek saioak jasoko dituzte.

Gil Sevillano, Hezkuntzako zuzendari nagusiak, eta Alizia Iribarren, AEK-ko koordinatzaileak, 'Solaskide' Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko A, B eta D ereduetako ikasleen euskarazko ahozko adierazpena hobetzeko hitzarmena sinatu dute gaur. Ekitaldian izan da Carlos Gimeno Gurpegi, Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako kontseilaria.

Hezkuntza programa honi esker, 2020an zehar eta eskola ooduetan, ikasleen adierazteko ahalmena hobetzeko ahozkotasuna indartzeko ekintzak gauzatuko dira. Guztira 78 eskola taldek hartuko dute parte, talde bakoitzari 18 saio eskainiko zaizkio.

Gaur sinatutako hitzarmenaren bitartez Nafarroako Gobernuak 98.280 euroko finantzazioa bideratzeko konpromisoa hartu du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!