A10 Hauteskundeak

Maria Solanak Twitterren mehatxuak jaso ditu

Euskalerria Irratia 2019ko aza. 4a, 15:45

  • @Feralvamar erabiltzaileak pistola bat tiroka erakusten duen bideo batekin erantzun dio Geroa Baiko hautagaiaren mezu bati. 
  • Solanak berak Twitterren mehatxua salatu eta gero, mehatxugileak pistolaren mezua ezabatu egin du.

Geroa Bairen Espainiako Diputatuen Kongresurako zerrendaburu Maria Solanak mehatxuak jaso ditu Twitterren.

@Feralvamar erabiltzaileak pistola bat tiroka erakusten duen bideoarekin eta “Voto util” (boto utila) testuarekin erantzun dio Solanaren mezu bati. Mezuan Solanak hain zuzen ere boto utila eskatzen zuen Geroa Bairentzat.

Mehatxugileak bi gurutze ditu profilean, baita honako biografia hau ere: “Make Spain great again” (Egin Espainia berriro handi).

Maria Solanak berak mehatxua salatu du txio baten bidez. "Hiru egunetan erantzun gutxi gorabehera faltsuak izan ditut Vox babesten duen jendearen profiletatik (gehienak anonimoak) eta/edo alderdi horri babesa ematen dion jendearengandik. Hau jada beste gauza bat da ", dio mezu horrek, eta mehatxu-txioaren lotura ere eskaintzen du, eta Foruzaingoaren twitter kontua, mezua poliziek ere ikus dezaten.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!