Atarrabiako bere zinegotziei bizkarra eman die PSNk

Euskalerria Irratia 2019ko aza. 4a, 13:51

Pasa den astean, Atarrabiako udalbatzak Navarra Sumak herriko festetan izandako jarrera gaitzetsi zuen. PSNko zinegotziek bat egin zuten adierazpenarekin. Gaur Nafarroako Parlamentuan, adierazpen horrekin bat egiteko ekimenaren kontra bozkatu dute sozialistek.

PSNk agerian utzi ditu bere Atarrabiako zinegotziak eta bizkarra eman die. Pasa den astean, Atarrabiako udalbatzaren gehiengoak, herriko festetan giroa lokazteko Navarra Sumak izan zuen jarrera salatu zuen. PSNko kideek ere bat egin zuten irakurketarekin. Eskuinaren koalizioak txupinazo unean bere kideen kontra izan ziren erasoak salatu eta Atarrabiako udaltzainen jarrera pasiboa kritikatu zuten. Eguneko bideo eta lekukoek erakutsi zuten ez zela erasorik izan ordea. Atarrabiako udalbatzak Navarra Sumaren jarrera hau salatu zuen, herriaren festa, giro eta izen ona zikintzen saiatzeagatik.

Gaur, gaia Nafarroako Parlamentura ailegatu da. Atarrabiako udalbatzaren adierazpena ezagututa, Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Duguk eta Izquierda Ezkerrak, harekin bat egiteko ekimena aurkeztu dute. PSN-k ordea, Atarrabian egin ez bezala, Navarra Sumaren alde lerrokatu da. Ramon Alzorriz eledunak “jaien politizazioa” salatu eta eskuinako koalizioaren kide bati antza egindako lesioak salatu ditu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!