Nafarroako BPGren %40 multinazional atzerritarrek sortzen dute

Euskalerria Irratia 2019ko aza. 4a, 10:38

Landabengo Volkswagenen lantegia

Diario de Noticiasek dakar gaur datua. Foru Gobernuak tokiko enpresen errotzea errazteko funtsa sortzeko aukera aztertzen ari da.

Nafarroako egoera Estatuko gainontzeko erkidegoekin alderaturik, Madrilen soilik dute pisu handiagoa Barne Produktu Gordinean (BPG) multinazional atzerritarrek: BPGaren %44,9, hain zuzen ere. Nolanahi ere, pisu horren hazkundea handiagoa izan da Nafarroan Madrilen baino. 2008tik hona, 13,2 puntu hazi da Foru Erkidegoan, eta 9,8 Espainiako hiriburuaren inguruko erkidegoan.

Hainbat faktore daude hazkunde horren gibelean. Garrantzitsuena, Landabengo Volkwagenek azken hamarkadan %30 handitu duela haren produkzioa. Beste faktore garrantzitsu bat: eraikuntzaren hondamendia, sektore hori ia osoki bertako (edo Espainiako) enpresarien esku zegoen eta.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!