Asteburuko haizeteak kalteak eta arazoak eragin ditu hainbat tokitan

Euskalerria Irratia 2019ko aza. 4a, 09:02

Nafarroako suhiltzaileek hamar bat esku-hartze egin behar izan dituzte haizeak eragindako gorabeherak artatzeko. Foru Erkidegoko iparraldean eta erdialdean gogor jo zuen haizeak igande gauean eta goizean. Ez da inor zauritu.

0:15ean, Lizarrako suhiltzaileak Galdeanora joan ziren. Haizeak 40 bat metro mugitu du karpa handi bateko teilatua eta teilatu-hegala eta teila batzuk hautsi ditu. Farola bat ere kaltetuta geratu da. Suhiltzaileak eskailerarekin igor ziren teilatura, karpa kentzeko, eta gainerako egitura desmuntatu eta segurtatu zuten.
Bestalde, Oronozeko suhiltzaileak eta Berako suhiltzaile bolondresak Elzaurdia auzora joan ziren, 05: 32an. Bertan, haritz bat baserri bateko teilatura erori zen, eta kalteak eragin zituen. Ondorioz, ura sartu zen etxe barrura. Hautsitako adarrak eta teilak kendu zituzten suhiltzaileek, eta estalkiko zuloak estaltzeko olanak jarri zituzten.

5:45 aldera, Cordovillako parkeko suhiltzaileei eskatu zieten Iruñeko Sancho el Fuerte kaleko 59. zenbakian obretan zegoen teilatu bat estaltzen zuen toldo bat eusteko. 7: 45ean, Oronozeko suhiltzaileak Berara itzuli ziren, Ibaialde kalean elektrizitate-zutoin bat erortzeko zorian zegoela. Egurrezko zutoin bat zen, oinarria ustela zuena. Abisua eman ostean, konpainia hornitzaileari abisua eman zioten, eta ingurua perimetratu zuten, aparkatuta zeuden ibilgailuen jabeei kotxeak kentzeko abisua emanez.

Igande goizeko 08: 17an, Trinitario parkeko suhiltzaileek Iruñeko Doctor Galan kaleko 1. zenbakiko balkoi batetik erortzeko mehatxua egiten zuen manpara bat kendu zuten; 09: 27an, Tafallako suhiltzaileek abandonatutako enpresa baten teilatutik metalezko eta uralitazko xaflak kendu zituzten; eta, 9: 50ean, Auritzeko suhiltzaileek N-135 errepidearen gainera erori diren tamaina handiko adarrak kendu zitutzen.

Halaber, Tafallako suhiltzaileek 10: 49an esku hartu zuten Melidako zentro soziokulturalean, Kale Berriko 31. zenbakian, metalezko txapa bat jausi baitzen. Lizarrako parkeko kideak Larriongo futbol-zelaira joan ziren, zuhaitz bat linea elektriko baten gainera erori zelako.

Azkenik, Zangozako suhiltzaileek 45 gradu inguru okertu ziren bi telefono zutoinen egoera aztertu zituzten.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!