EH Bilduk diputatua lortuko du PSNren bizkar, EITBren inkestaren arabera

Euskalerria Irratia 2019ko aza. 4a, 08:01

Diario de Navarra-ren inkestaren arabera, aldiz, diputatu banaketa apirileko bera izanen da.

Gizaker enpresak egin du lan demoskopikoa EITBrentzat, eta CISen diputatu banaketa bera iragarri du: 2 Navarra Sumarentzat, eta bana PSN, Elkarrekin Ahal Dugu eta EH Bilduirentzat. Inkesta honen iragarpenen arabera, PSNk apirilean lorturiko boto ehunenekotik oso hurbil ibiliko da (%25,3), baina hori ez zaio aski izanen orduan lortu zituen bi diputatuei eusteko. Gogoratuko denez, orduan EH Bildu eserleku horretatik 400 botora geratu zen. Navarra Suma beste behin gailenduko da, baina puntu bat galduz apirilaren 28ko emaitzeekin alderatuta, %28,5arekin geratuz. Elkarrekin Ahal Dugu 0,7 jaisten da, baina hirugarren indarra izateari eusten dio, %18arekin. Geroa Baik emaitzak hobetuko lituzke, baina eserlekurik lortu gabe.

Diario de Navarra egunkariak ere inkesta plazaratu zuen atzo, eta horren arabera, aldiz, diputatu banaketa apirileko bera izanen da: bina Navarra SUmak eta PSNk, eta bat Elkarrekin Ahal Dugu-k.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!