Maiorga Ramirezen hautagaitza bidegabeki baliogabetu zutela ebatzi du EAko Berme Batzordeak

Euskalerria Irratia 2019ko urr. 31a, 14:00

Alderdiko Hauteskunde Antolaketa Batzordeak dagoeneko Eba Blanco izendatua zuen idazkari nagusi

Ebazpen honek bidea argitzen du afiliazioak erabaki dezan nor izango den Idazkaritza Nagusia beteko duen pertsona, eta zein izan behar den Eusko Alkartasunaren etorkizuneko proiektua.

Ebazpena ezagutu berritan, Maiorga Ramirezek esan du "EArentzat aukera bat" dela "normaltasun demokratikora itzultzeko eta, elkarrizketaren bidez, eztabaida eta beharrezko diren akordioak ahalbidetzeko, afiliatuek hautagaitza bakoitza ordezkatzen dugun bi proiektuen artean askatasunez aukeratuz".

EAko Idazkaritza Nagusirako hautagaia berehala jarri da beste hautagaiarekin, Eba Blancorekin harremanetan, Ramirezen hitzetan, "hauteskunde prozesu osoa egin ahal izateko gardentasun baldintza egokiak ezarrita".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!