Parlamentuak 1,3 milioi euroko diru-laguntza onartu du alderdientzako, hauteskunde gastuengatik

Euskalerria Irratia 2019ko urr. 31a, 10:06

Nafarroako Parlamentuko osoko bilkurak foru lege proiektu bat onartu du gaur, maiatzeko Parlamenturako hauteskundeak direla eta, alderdi politikoei 1.301.949 euroko ezohiko diru laguntza bat emateko.

Navarra Sumari (20 eserleku), 425.911 euro; PSNri (11 eserleku), 188.720 euro; Geroa Bairi (9 eserleku), 245.121 euro; EH Bilduri (7 eserleku), 251.584 euro; Ahal Dugu-ri (bi eserleku), 48.077 euro; eta Izquierda-Ezkerrari (eserleku bat) 142.536 euro.

Hauteskunde deialdiaren ondoren, joan den maiatzean, 2015eko aurreko hauteskundeetan jasotako diru laguntzaren gaineko 383.486,33 euroko aurrerakina eman zuen Nafarroako Gobernuak. Hauteskunde horiek egin ondoren, abuztuaren 21ean, 2019an lortutako boto eta eserlekuei zegokien diru-laguntzaren 425.423,45 euroko aurrerapena onartu zuen exekutiboak.

Ondoren, alderdiek beren hauteskunde kontabilitatea aurkeztu zuten, Kontuen Ganberaren aldeko txostena jaso duen hauteskunde kanpainako gastuak justifikatuz. Hori dela eta, Nafarroako Gobernuak parlamentura bidali du foru lege proiektu hori.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!