Gizon bat atxilotu dute 10 urteko neska bati biluzik ateratako argazkiak eskatzeagatik

Euskalerria Irratia 2019ko urr. 30a, 16:31

Mugikor bat eskaini zion gizonak neskari eta trukean biluzik hartutako argazkiak eskatu zizkion. Behin behineko espetxealdian da 23 urteko gizona.

23 urteko gizon bat atxilotu du Polizia Nazionalak, Nafarroako adingabe bat jazartzea egotzita. Mugikor bat eskaini zion gizonak neskari eta trukean biluzik hartutako argazkiak eskatu zizkion. Poliziak prentsa-ohar batean jakinarazi duenez, urriaren 21ean atxilotu zuten gizona. Behin behineko espetxealdian da

Gertakariak 2018ko abuztuaren 10ean jazo ziren. Orduan, adingabearen gurasoetako bat Nafarroako Bulego Nagusian azaldu zen, ezezagun batek 10 urteko alaba engainatu zuela salatzeko. Bere adineko beste neska bat zelakoan hasi zuen harremana biktimak gizon harekin, Whatsapp bidez.

Gizonak argazki-lehiaketa batean parte hartzea eskaini zion adingabeari, eta lehiaketaren saria gama altuko mugikorra zen, Polizia Nazionalak azaldu duenez.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!