Nafarroa osorako garraio txartel bakarra ezarriko du gobernuak

Euskalerria Irratia 2019ko urr. 30a, 16:00

"Garraio publikoaren erabilpena sustatzeko tarifa-politikak garatzeko tresna gisa" balioko du foru gobernuaren ustez.

Lurralde Kohesiorako Departamentuko kontseilari Bernardo Cirizak iragarri duenez, Nafarroako Gobernuak garraio-txartel bakarra ezarriko du foru erkidegoan, Bidaiarien Hiriarteko Garraioaren Plan Integralaren barnean.

Zehaztu duenez, txartel bakar berri honek "garraio publikoaren erabilpena sustatzeko tarifa-politikak garatzeko tresna gisa" balioko du. Horrez gain, Gobernuak iragarri du NBUS zerbitzuak irudi korporatibo berria izango duela; diseinua "ibilgailuetan eta gainerako elementuetan" izango da ikusgai, hau da, geltokietan eta web orrietan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!